Estatu esparruko Red Roja erakunde komunistak 2014-15. urtetan laguntza ekonomikoan zetzan bilketa solidario bana sustatu zituen herri palestinar jarkikorrari entregatzeko.

Aurreneko kasuan, laguntza Leila Khaledi -Palestinar Askapenerako Fronte Herrikoieko militante nabarmena- izan zen entregatua bigarrenean Palestinar Aginte Nazionaleko ordezkariei eginez.

Datorren otsailaren 5ean gertakari hauen ondorioz deklaratzera deituak daude eta honen aurrean Euskal Herriko plataforma antiinperialista Siriaren Aldetik honakoa adierazi nahi dugu:

Lehenik eta behin, auzipetutako hiru militantei gure babes osoa agertu nahi diegu justizia espainolak gauzatutako epaiketa bidegabe berri honen aurrean eta egozpenen berehalako baliogabetzea galdegiten dugu.

Halaber, justizia espainoleko zinismoa nabarmendu nahiko genuke, estatuko oligarkek satrapa saudiarrarekin hornikuntza militarrerako akordio komertzialak egiten dituztenean edota politikari espainarrek Venezuelako kolpista zitalei beren babes osoa agertzen dietenean ez ikusiarena egiten duen bitartean, guztiz ankerra den okupaziopean bizi den herri palestinarrari jarrera antiinperialista zintzoa erakutsiz elkartasuna adierazten dieten burkideak auzipetzeko kopeta izatea demostratzen baitu.

Era honetan, argi utzi nahi dugu benetazko eta terrorismo bakarra estatu sionistak palestinaren aurka burutzen duena dela eta beraz, entitate terrorista honekin bukatzeko eta lurralde palestinarren jabe bakarra herri palestinar bera den heinean, lurralde horiek berreskuratzeko ekarpenak egiten dituen pertsona oro babesten eta babestuko dugula.

Honengatik guztiagatik, egoera lazgarri honi aurre egitea ahalbidetuko dien eta ezinbestekoa izango duten laguntza ekonomikoan parte hartzeko deialdira batzen gara. Honatx ekarpenak egiteko kontu korrontea:

ES23 1491 0001 2130 00073309
Titularra: Ángeles Maestro Martín

Herri palestinarra ez da sekula bakarrik egonen ez eta harekiko elkartasun internazionalista bultzatzen dutenak ere.

Absoluzioa Angeles, Maria eta Beatrizentzat!
Gora palestinar erresistentzia!
Antiinperialistak eta antisionistak beti!