Gaur duela urtebete Issam Zahreddine joan zitzaigun, inperialismoaren atzapar hiltzailearengatik bizitza galdu duten milaka eta milaka siriar soldaduen artean guzti hauek ordezkatzen dituen ikur bilakatuz.

56 urteak bete eta gutxira utzi gintuen Issamek, DAESH-eko zakur salafistek errepidean jarri zioten bonba batek eztanda egin ostean. Swaidako hiri siriarrean jaioa, bertako biztanlegoaren gehiena bezala drusiarra genuen erlijioz Issam, 2011-tik Siriako herriak pairatu duen gerra hasi zen lehen unetik lubakiaren lehen lerroan jarriz. Aleppo-ko askatzean, Damasko hiriburuko ofentsiban zein Hasakah aldean hartu zuen parte baina gehienbat Deir Ezzorreko setioagatik gogoratuko dugu beti siriar Guardia Errepublikako general zen Issam.

Deir Ezzor galdutzat eman zuten nazioarteko analistek DAESHen marea beltzak hiria irentsiko zuelakoan, bost urteko setio jasangaitza eman zutelarik siriar soldaduek Eufrates ibai ekialdean bizirauten nekez hilero aire bidez heltzen zen ur eta janari eskasarekin DAESH-gatik eraitsiak izaten bizitza eman zuten hegazkin-gidariei esker. Urriaren 18-ko arratsalde hartan utzi gintuzun Issam, lurrera itsatsita Deir Ezzor probintziako Saqr aldean zegoen bonba dela eta NATOren, sionisten eta saudiarren zakurra den DAESHek aldarrikatutako hilketan.

5 urteko setioaren ondoren oihu egin zenuen bezala: STALINGRADO, DEIR EZZOR! STALINGRADO, DEIR EZZOR!